Deitu

ES

EU

Partikularrak

ZER DIRA VOLTE DEIAK?

ZER DA?


VOLTEk
esan nahi du epe luzeko eboluzioaren gaineko ahotsa edo LTEaren gaineko ahotsa (Voice over Long Term Evolution). VOLTEak ahots-deiak LTE/4G sare mugikorraren bidez egiteko aukera eskaintzen du.
Laburbilduta, teknologia mugikor horretan, datu-sareak, sareko aldaketa baten bidez, mugikorreko deiak bideratzen ditu. Sareko profilaren aldaketa horrek ez dizu datu-kontsumorik eragingo.
ABANTAILAK:
  • Deia ezartzeko denbora hobetzea
  • Estaldura hobea
  • Hitz egiten duzun bitartean nabigatzen jarraitu ahal izango duzu
  • Bateriaren iraupen handiagoa
     

ZER GERTATZEN ARI DA AMERIKETAKO ESTATU BATUETAN AHOTS-ZERBITZUAREKIN?


Ameriketako Estatu Batuetan, operadore nagusiak (AT&T eta T-Mobile) beren 2G eta 3G ahots-sareak itzaltzen ari dira beren lurralde osoan; hartara, bertatik deitzeko, zure terminalaren modeloak bateragarria izan beharko du VOLTE-teknologiarekin —AT&T operadorearen arabera—. Hortaz, zure terminalean VOLTEa aktibatuta izan beharko duzu eta zure softwarearen azken eguneratzea instalatuta.
 

AT&Tren arabera, zer gailutan dago VOLTEa erabilgarri Ameriketako Estatu Batuetatik deitzeko?


Egin klik hurrengo estekan zer terminaletan dagoen erabilgarri ikusteko
 

Nola jakin dezaket zer terminal-modelo dut?


Android-terminaletan Ezarpenak > Sistema > Telefonoari buruz bidetik egiazta dezakezu, modelo batzuetan Ezarpenak > Telefonoari buruz bidetik (beste modu bat da, terminalak aukera ematen badu, atzeko estalkia kentzea eta bateriaren azpian begiratzea)
 
 
iPhone-terminaletan hemen egiazta dezakezu: Ezarpenak > Orokorra > Zeri buruz
 
 
 

Nola aktibatu VOLTEa zure terminalean?
 

Zure android-mugikorrean VOLTEa aktibatzeko, sartu Ezarpenak > Sare mugikorrak atalean eta aktibatu "VOLTE deiak"
iPhonean zoaz Ezarpenak > Datu mugikorrak > Aukerak bidetik eta sakatu Aktibatu LTEa, edo Ezarpenak > Datu mugikorrak eta sakatu Aktibatu LTEa.
 
 
AT&T operadorearen arabera, zure terminalaren modeloa VOLTE-teknologiarekin bateragarria ez bada, IP ahots motako deiak egin eta jaso ahal izango dituzu (Whatsapp, Telegram…). 
 

Estatu Batuetara / Atzerrira noa Voltekin. ZER EGIN BEHAR DUT AHOTS-ZERBITZUA ERABILI NAHI BADUT?


Ameriketako Estatu Batuetan deiak jaso eta deiak egin nahi badituzu, ziurtatu:
  1. Zure terminalaren modeloa bateragarria dela VOLTE-teknologiarekin, AT&T operadorearen arabera (kontsultatu terminalen zerrenda FAQ honetan bertan)
  2. Zure terminalean aktibatuta dagoela VOLTEa
    2.1 Androidean hemen egon ohi da: Ezarpenak > Konexioak > Sare mugikorrak > Sare-mota lehenetsia > Aktibatu “VOLTE deia” aukera. VOLTEa aukera agertzen ez bazaizu, zure terminala ez da VOLTEarekin bateragarria
2.2 iPhonean: Ezarpenak > Datu mugikorrak > Aukerak eta sakatu Aktibatu LTEa, edo Ezarpenak > Datu mugikorrak eta sakatu Aktibatu LTEa. VOLTEa aukera agertzen ez bazaizu, zure terminala ez da VOLTEarekin bateragarria
  1. Zure terminalaren azken bertsio eguneratua hemen duzu eskuragarri: Ezarpenak > Eguneratzea.
  2. Aktibo izan behar dituzu nazioarteko deien eta roaming-aren zerbitzuak
  3. Dei bat egiten duzunean, gogoratu herrialdeko kodea markatzeaz. Herrialde-bilatzailean kontsulta dezakezu
     

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: