Aquí puedes ver nuestro último Live Shopping | Ver ahora
Linea baten titularra aldatzeko, Yoigo dendabatera joan behar duzu titular berriarekin batera.
Kontratupekoa bazara, Formulario hau betez ere eska dezakezu. Argi eta garbi adierazi behar dituzu aldatuko diren telefono-zenbakiak, eta dokumentazio hau erantsi:
Aldatu nahi dituzuen telefono-zenbakiak adierazi beharko dituzue, eta, gainera, dokumentazio hau aurkeztu:
Egungo titularrak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
Titular berriak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
Ordainketa egiteko adierazi duzun kontuan helbideratutako ordainketa baten ordainagiria, azken 3 hilabeteetan jaulkia, kontua zure izenean dagoela eta zuzena dela egiaztatzeko.
SEPA dokumentua, kontuaren titularrak betea eta sinatua.
Heriotza dela-eta jabea aldatuz gero, heriotza-ziurtagiria ere bidali beharko duzu.
Zure eskaera arestian adierazitako formularioaren bitartez tramitatzen baduzu, helbide honetara bidali behar dituzu dokumentuak: cambio.titular@yoigo.com
Bezero partikularra (etxekoa) bazara, ez du kosturik. Negozioetako bezeroa (enpresa edo autonomoa) bazara, 3 €-ko kostua du (+ BEZa: 3,63 €), gastu administratibo gisa.
Titular-aldaketa ez da berehalakoa; 7 lanegunetan gauzatzen da, eta hurrengo hil naturalerako programatzen da.
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK